Érase una vez tu boda ezkontza-antolatzaileekin, zure ametsak egiazko bihurtuko dira.Beti nahi izan duzun ezkontza antolatuko dizugu:pertsonalizatua, berezia eta apartekoa, zure bizitzako egunik onena izan dadin.

Érase una vez tu boda osatzen duten profesionalek urtetako esperientzia dute ekitaldiak antolatzen.Gurekin, ezkontza-egunean inguruko pertsona maiteekin batera ondo pasatzea izango da zuen kezka bakarra, antolakuntza eta xehetasun guztiak profesionalen eskutan utzita.

Zerbitzu berezia

Zeremonia-burua bi pertsonen arteko ezkontza gidatzen duen pertsona da, eta zeremoniaren erritmoa markatzen du. Gaur egun, elizan ezkondu nahi ez dutenek eta udaletxea edo epaitegia hotzegia, laburregia eta inpertsonalegia dela pentsatzen dutenek beste aukera hori hautatzen dute, gero eta gehiago.Abantaila nagusia da norberak erabakitzen duela non ezkondu nahi duen (itsasora begira dagoen jatetxe bateko lorategietan, hondartzan…), eta nahiz eta ofiziala ez izan, emozioz betetako zeremonia da, nahi beste pertsonaliza eta luza daitekeelako, kandelen zeremonia edo bestelakoak, musika, lagunek eta senideek irakurritako pasarteak, dantzariak, etab. erantsita.

Zerbitzu berezia

Ezkonduko zara eta zaldiak maite dituzu? Zergatik ez? Nahi baduzu, ahal duzu. Zatoz zaldiz zure ezkontzara eta utzi gonbidatuak aho zabalik eta egin une hau zure une berezi eta ahaztezina. Ibilbide profesional luzea duen zaldi-zentroarekin lan egiten dugu, zaldi lasai eta nobleekin eta jendearengana ohituta daudenekin. Ez da beharrezkoa ibiltzen jakitea, eta zaldiak laguntzaileekin joaten dira beti. Zaldiak garraiatzeaz arduratzen gara, eta erantzukizun zibileko asegurua dugu. Ezkongaiek beren ezkontzara bakarrik joan nahi izanez gero, laguntzarik gabe, zaldiz ibiltzeko klaseak hartzeko aukera ere badago. Ezkontza osteko argazki saioa ere eskaintzen dugu, zaldiekin eta ezkon-jantziekin. Kontsultatu gure prezioak!!!

Beste zerbitzuak

Ezkontza hasieratik amaierara antolatu eta koordinatzea: Ezkontzaren estiloa definitzea. Ospakizunaren kokapena aukeratzea. Zeremonia-mota (zibila, erlijiosoa, sinbolikoa). Gonbidapenak, menuak, etab. egitea. Catering-a kontratatzea. Apaingarriak. Zeremonia-burua. Loreak. Gonbidatuentzako opariak. Animazio-zerbitzuak, hala nola koktelak egiteko edo urdaiazpikoa mozteko pertsona bat, musika-taldea, magoa, musikari-laukotea, umeentzako jokoak… Argazki- eta bideo-zerbitzua. Flashmob (gonbidatuak aho zabalik uzteko…).   Eta askoz gehiago… Gainera, ezkontza-egunean lekuan bertan izango gara, dena koordinatzeko eta ezin hobeto doala ziurtatzeko.

Erase una vez tu boda-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.